XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agur, Euskal Herri.
Egunen batez joango naiz
betirako.
Agur, herri maite;
aurrez agurtu behar dut
gerorako,
nere oroigarri,
ahotsa gelditzen bada
herrirako.

Bai, bai, bai,
euskaldun mundua den arte,
izan behar duzu herri-maite,
ni joaten naizenean
betirako.

Nere oroigarri,
ahotsa gelditzen bada
herrirako,
agur, herri maite.
Izan ere senti duzuna
esateko,
abestu euskaraz,
gure hizkuntza maitea
salbatzeko.
Bai, bai, bai...